Nokia 5530 XpressMusic - Pantailako teklatua

background image

Pantailako teklatua

Pantailako teklatua erabil dezakezu modu horizontalean.
Pantailaren biraketa automatikoa eta sentsoreak aktibatuta badaude, idazketa-

-modua automatikoki aldatzen da Pantaila osoko QWERTYa (teklatu birtuala) eta

Teklatu alfanumerikoa (teklatu birtuala) moduen artean telefonoa biratutakoan.
Idazketa-modua automatikoki aldatzen ez bada, pantailako teklatua erabiliz

idazteko, hautatu

>

Pantaila osoko QWERTYa

.

Modu horizontalean eta pantaila osoko moduan pantailako teklatua erabiltzen

denean, teklak hatzarekin saka ditzakezu.

1 Itxi - Itxi pantailako teklatua.

2 Idazketa menua - Ireki ukipen bidezko idazketa-aukeren menua

Idazteko

hizkuntza

bezalako aukeretara sartzeko.

3 Pantailako teklatua

4 Maius tekla - minuskuletan idazterakoan maiuskula bat idazteko edo

alderantziz, hautatu tekla karakterea idatzi aurretik. Maiuskulak aktibatzeko,

Testua idatzi 63

© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

hautatu tekla bi aldiz. Teklaren azpiko marrak maiuskulak aktibatuta daudela

adierazten du.

5 Hizkiak - Idatzi hizkiak.

6 Zenbakiak eta ikurrak - Idatzi zenbakiak eta gehien erabiltzen diren karaktere

bereziak.

7 Karaktereen azentuak - Hautatu hizkuntzako karaktereen azentuak.

8 Zuriune-barra - Sartu zuriune bat.

9 Geziak - Kurtsorea aurrera eta atzera mugitzen dute.

10 Atzera-tekla - Ezabatu aurrez idatzitako karakterea.

11 Intro - Mugitu kurtsorea hurrengo lerrora edo hurrengo idazketa-eremura.

Funtzio gehigarriak uneko testuinguruan oinarritzen dira (adibidez, web

arakatzaileko web helbidearen eremuan, Joan tekla gisa jokatzen du).

12 Idazketa modua - Hautatu idazketa metodoa. Elementu bat hautatzen

duzunean, uneko idazketa-metodoaren ikuspegia ixten da eta hautatutakoa

irekitzen da.