Deskonektatuta profila
Lineaz kanpoko profilarekin, telefonoa erabil dezakezu haririk gabeko sare
zelularrera konektatu gabe. Lineaz kanpo profila aktibatuta dagoenean, telefonoa
SIM txartelik gabe erabil daiteke.
Aktibatu lineaz kanpoko profila
Sakatu labur pizteko tekla eta aukeratu
Lineaz kanpo
.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen duzunean, sare zelularreko konexioa ixten da.
Telefonotik eta telefonorako sare zelularreko Irrati frekuentzia seinale guztiak
mozten dira. Sare zelularra erabiliz mezuak bidaltzen saiatzen bazara irteera
erretiluan jartzen dira geroago bidaltzeko.
Garrantzitsua: Lineaz kanpoko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta
haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili ere. Hala
ere, zure telefonoan ezarritako larrialdi zenbaki ofizialera dei liteke ere. Deiak egin
Telefonoa 41
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
ahal izateko, lehenik eta behin profilak aldatu eta, gero, telefonoaren
funtzionalitatea aktibatu behar da. Gailua blokeatua izan bada, sar ezazu
blokeatzeko kodea.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen duzunean, haririk gabeko LAN (WLAN) konexio
bat erabil dezakezu, besteren artean, posta elektronikoa edo Interneta arakatzeko.
Bluetooth konexioa ere erabil daiteke deskonektatuta profila aktibatuta
dagoenean. WLAN edo Bluetooth konexioak ezartzerakoan eta erabiltzerakoan
bete segurtasun-eskakizun aplikagarri guztiak.