
Telefonoa zaintzea
Erabili kontuz zure telefonoa, bateria, kargagailua eta osagarriak. Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura
babesten laguntzen dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria eta utz iezaiozu
lehortzen.
•
Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan.
•
Ez zaitez telefonoa erabiltzailearen gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta irrati-tresnen araudiak urra ditzakete.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa.
•
Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren azala garbitzeko.
•
Itzali telefonoa noizean behin eta kendu bateria etekinik onena lortzeko.
•
Mantendu telefonoa iman eta eremu magnetikoengandik urrun.
•
Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde gutxienez bi leku desberdinetan, hala nola, telefonoan, memoria-
-txartelean edo ordenagailuan, edo idatzi informazio garrantzitsua.