
Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo
belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 2,2 zentimetro (7/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro
babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako
distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak
beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak
transmisioa amaitu arte.
182 Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu
txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa
ezabatu daiteke.