Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema elektronikoetan eragina
izan dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan,
abiaduraren kontrol elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko, egiaztatu autoaren edo honen
ekipamenduaren fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu. Behar bezala instalatu edo erabili
ezean, arriskuak sor daitezke eta bermea baliogabe daiteke. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko
osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak
Produktu- eta segurtasun-informazioa 183
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
telefonoa, haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez
jarri telefonoa edo osagarriak airbag-a aterako den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan daiteke
hegazkinaren funtzionamendurako eta legez kanpokoa izan daitekeelako.