Podcasting aplikazioaren ezarpenak
Nokia Podcasting aplikazioa irekitzeko, aukeratu
Menua
>
Musika
>
Podcasting
.
Nokia Podcasting aplikazioa erabili aurretik, zehaztu zure konexio eta deskarga
ezarpenak.
Konektatzeko modu gomendatua WLAN da. Bestelako konexio metodoak erabili
aurretik, jo zerbitzu hornitzailearengana baldintzak eta datu zerbitzuen kostuak
ezagutzeko. Adibidez, tarifa finkoko datu plan batek datu kopuru handiak
transferitzeko aukera ematen du, hilero zenbateko jakin bat ordainduz.
Konexio ezarpenak
Konexio ezarpenak editatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Konexioa
eta
hauetatik:
Lehenetsitako sargunea — Aukeratu sargunea zure Interneteko konexioa
zehazteko.
Bilatu URL zerbitzaria — Zehaztu erabili nahi duzun podcasten bilaketa
zerbitzuaren URLa.
Deskarga ezarpenak
Deskarga ezarpenak editatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Deskargatu
eta hauetatik:
Hemen gorde: — Aukeratu podcastak gordetzeko memoria.
Eguneratzeen tartea — Zehaztu podcasten eguneratze maiztasuna.
Hurrengo eguner. data — Zehaztu hurrengo eguneratze automatikoaren data.
90 Musikaren karpeta
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Hurrengo eguner. ordua — Zehaztu hurrengo eguneratze automatikoaren ordua.
Eguneratze automatikoak egiteko sargune lehenetsi bat zehaztu edo Nokia
Podcasting aplikazioa abiarazi behar da. Nokia Podcasting aplikazioa abian ez bada,
eguneratze automatikoak ez dira burutuko.
Deskarga muga (%) — Zehaztu podcasten deskargentzat eskuragarri dagoen
memoriaren ehunekoa.
Muga gaindituz gero — Zehaztu zer egin deskargek muga gainditzen dutenean.
Aplikazioaren ezarpenetan podcastak automatikoki berreskuratzea zehaztuz gero,
zure zerbitzu hornitzailearen saretik datu kopuru handiak bidaliko dira. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo zerbitzu hornitzailearengana.
Lehenetsitako ezarpenak berrezartzeko, aukeratu
Aukerak
>
Berrez. lehenets.
ezarpenen ikuspegian.