Ordenagailu batetik musika transferitu
Musika transferitzeko ondorengo moduak daude:
•
Musika-fitxategiak kudeatzeko eta antolatzeko Nokia Ovi Player instalatu nahi
baduzu, deskargatu ordenagailurako softwarea www.ovi.com helbidean eta
jarraitu argibideak.
•
Telefonoa PCra konektatu, USB kable batekin edo Bluetooth bidez. Honela,
telefonoa memoria osagarri gisa ikusiko da PCan. USB datu-kablea erabiltzen
ari bazara, hautatu
Memoria masiboa
konexio modu gisa. Memoria txartel
bateragarri bat sartu behar da telefonoan.
•
Windows Media Player aplikazioarekin musika sinkronizatzeko, konektatu USB
datu-kable bateragarri bat eta hautatu
Multim.-transferentz.
konexio-modu
gisa. Memoria txartel bateragarri bat sartu behar da telefonoan.
USB konexio lehenetsia aldatzeko, sakatu
Menua
>
Ezarpenak
eta aukeratu
Konektagarritas.
>
USB
>
USB konexio-modua
.