Nokia 5530 XpressMusic - Mail for Exchange

background image

Mail for Exchange

Mail for Exchange zerbitzuarekin laneko posta telefonoan jaso dezakezu. Mezu

elektronikoak irakur eta erantzun ditzakezu, eranskinak ikusi eta editatu,

egutegiko informazioa ikusi, bilera eskaerak jaso eta erantzun, hitzorduak antolatu

eta kontaktuen informazioa ikusi, gehitu eta editatu.
ActiveSync

Mail for Exchange aplikazioa aplikazioaren erabilera PIM datuen hari gabeko

sinkronizaziora mugatuta dago Nokia telefonoaren eta baimendutako Microsoft

Exchange zerbitzarien artean.
Mail for Exchange instalatu ahal izateko zure konpainiak Microsoft Exchange Server

erabili behar du. Honez gain, zure enpresako informatika teknikariak Mail for

Exchange aktibatu behar du zure kontuan.
Mail for Exchange instalatu aurretik ziurtatu ondorengoak badituzula:

Enpresako posta elektronikoaren IDa

Mezularitza 77

© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Zure lantokiko sarean sartzeko erabiltzaile izena

Zure lantokiko sarearen pasahitza

Zure sareko domeinuaren izena (jarri harremanetan zure enpresako IKT

sailarekin)

Zure Mail for Exchange zerbitzariaren izena (jarri harremanetan zure enpresako

IKT sailarekin)

Baliteke informazio gehiago sartu behar izatea; hau zure enpresaren Mail for

Exchange zerbitzariaren konfigurazioaren araberakoa da. Ez baduzu informazio

zuzena, jarri harremanetan zure enpresako IKT sailarekin.
Mail for Exchange zerbitzuarekin blokeo-kodearen erabilera derrigorrezkoa izan

daiteke. Telefonoaren blokeo-kode lehenetsia 12345 da, baina agian enpresako

informatika teknikariak beste bat zehaztu du.
Mezularitza ezarpenetan Mail for Exchange profila eta ezarpenak ikus eta alda

ditzakezu.