Nokia 5530 XpressMusic - Zure helmugara ibili

background image

Zure helmugara ibili

Oinezko nabigaziorako lizentzia bat erosten duzunean, oinezko-guneak eta

parkeak barne hartzen dituzten ibilbideak sor ditzakezu, bidexkak eta kale txikiak

hobetsi eta autobideak ez ikusi.
Lizentziarekin, gailuan bilaketa hobetua zerbitzua jasoko duzu ere bai, zure

herrialde edo lurraldean eskuragarri badaude. Bilaketa hobetua zerbitzua erabiliz,

bilaketak burutzerakoan tokiko gertaerak eta bidaiari lotutako informazioa jasoko

duzu.
Hautatu

Menua

>

Aplikazioak

>

Mapak

.

Oinezko nabigaziorako lizentzia bat erosi

Hautatu

Aukerak

>

Denda eta lizentziak

>

Aukerak

>

Denda gehiago

>

Eskualde guztiak

>

Hiri-arakatzailea

. Lizentzia kreditu txartel bat erabiliz edo

telefono fakturaren bidez ordain dezakezu, zure zerbitzu hornitzaileak onartzen

badu.

Nabigatzen hasi

Sakatu kokapen bat, sakatu maparen gaineko informazio-eremua eta hautatu

Joan

oinez

.

Oinezko ibilbideen hasierako eta amaierako puntuen arteko gehienezko distantzia

50 kilometrokoa (31 miliakoa) da eta gehienezko abiadura 30 km/h-koa (18 mph-

-koa). Abiadura gaindituz gero, nabigazioa gelditu egiten da eta onartutako

abiadurara itzultzean berrekiten dio.
Helmugara errepidez iritsi ezin bada, ibilbidea oinezko norabidea adierazten duen

lerro zuzen gisa pantailaratzen da.

126 Mapak

© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Ez dago ahots-fitxategirik eskuragarri oinezko nabigaziorako baina telefonoak tonu

edo dardara bidezko jakinarazpenak ematen ditu birak edo bestelako aldaketak

baino 20 metro (22 yarda) lehenago. Jarraibide motak telefonoan aktibo dagoen

profilaren araberakoak dira.
Ibilbidearen ikuspegi orokorra ikusi

Hautatu

Aukerak

>

Ibilbidearen ikuspegia

.

Nabigazioa gelditu

Hautatu

Gelditu

.