Ukipen-pantailaren ekintzak
Sakatu eta sakatu bi aldiz
Ukipen-pantailan aplikazio bat edo beste elementu bat irekitzeko, normalean zure
atzamarrarekin edo boligrafoarekin sakatzen duzu. Baina elementu hauek
irekitzeko bi aldiz sakatu behar dituzu.
•
Aplikazio baten zerrendako elementuak, hala nola Zirriborro karpeta
Mezularitzaren karpeta zerrendan.
Lehen urratsak 31
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Aholkua: Zerrenda-ikuspegi bat irekitzean, lehen elementua nabarmenduta
egoten da. Nabarmendutako elementua irekitzeko, sakatu behin.
•
Zerrenda-ikuspegia erabiltzerakoan, menuko aplikazioak eta karpetak.
•
Fitxategi zerrenda bateko fitxategiak, adibidez, Galeriako irudi eta bideoen
ikuspegiko irudi bat.
Fitxategi edo elementu bat behin sakatuz gero, ireki beharrean nabarmendu
egiten da. Elementuaren aukera eskuragarriak ikusteko, hautatu
Aukerak
edo,
eskuragarri bada, hautatu ikonoa tresna-barran.
Hautatu
Erabiltzaileentzako dokumentu honetan aplikazioak edo elementuak behin
sakatuta irekitzeari "hautatu" esaten zaio. Elementu bat baino gehiago jarraian
aukeratu behar badituzu, hautatu beharreko menuko elementuak gezien bidez
banatzen dira.
Adibidea:
Aukerak
>
Laguntza
hautatzeko, sakatu
Aukerak
eta, jarraian, sakatu
Laguntza
.
Arrastatu
Arrastatzeko, jarri atzamarra edo boligrafoa pantailan eta mugitu pantailan zehar.
Adibidea: Gora edo behera joateko web orrialde batean, arrastatu orria atzamarra
edo boligrafoarekin.
32 Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Pasa hatza
Irristatzeko, mugitu atzamarra pantailan bizkor ezkerrera edo eskuinera.
Adibidea: Irudi bat ikusterakoan, aurreko edo hurrengo irudia ikusteko, pasa hatza
azkar ezkerrera edo eskuinera hurrenez hurren.
Desblokeatu pantaila hatza pasata
Pasa hatza ukipen-pantaila desblokeatzeko
Deiari erantzun gabe ukipen-pantaila desblokeatzeko, pasa hatza eskuinetik
ezkerrera. Dei-tonua automatikoki mututzen da. Deiari erantzuteko, sakatu
deitzeko tekla, edo deia baztertzeko, sakatu amaitzeko tekla.
Pasa hatza deiari erantzuteko
Sarrerako dei bati erantzuteko, pasa hatza ezkerretik eskuinera.
Pasa hatza alarma gelditzeko
Alarmak jotzeari utz diezaion, pasa hatza ezkerretik eskuinera. Alarma
errepikatzeko, pasa hatza eskuinetik ezkerrera.
Lehen urratsak 33
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Mugitu edo joan
Barra bat duten zerrendetan gora edo behera joateko, arrastatu barraren
graduatzailea.
Bista batzuetan, atzamarra edo boligrafoa zerrendako elementu batean kokatuz
eta hau behera edo gora arrastatuz mugi zaitezke.
Adibidea: Kontaktuetan mugitzeko, jarri atzamarra edo boligrafoa kontaktu baten
gainean eta arrastatu gora edo behera.
Aholkua: Ikonoen eta botoien deskribapena ikusteko, jarri atzamarra edo
boligrafoa ikono edo botoi gainean. Ikono eta botoi guztiek ez dituzte
deskribapenak eskuragarri.
Ukipen-pantailaren argia
Ukipen-pantailaren argia itzali egiten da tarte batean inaktibo egon ondoren.
Pantailaren argia pizteko, sakatu pantaila.
Ukipen-pantaila eta teklak blokeatuta badaude, pantaila sakatuz gero ez da argia
piztuko. Pantaila eta teklak desblokeatzeko, irristatu blokeo etengailua.
34 Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.