Sartu memoria txartela
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD eta
microSDHC txartelak bateragarriak. Nokiak onartutako sektoreko estandarrak
erabiltzen ditu memoria txartelentzako, halere baliteke marka batzuk guztiz
bateragarriak ez izatea. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta
telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Lehen urratsak 21
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Agian memoria txartela dagoeneko telefonoan sartuta dago. Sartuta ez badago,
jarraitu pauso hauek:
1 Ireki memoria txartelaren koskaren estalkia.
2 Sartu memoria txartel bateragarria zirrikituan. Ziurtatu kontaktua behera
begira sartzen duzula. Bultza txartela barrura. Txartela bere lekuan geratzean
klik bat entzungo duzu.
22 Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
3 Itxi memoria txartelaren koskaren estalkia. Ziurtatu estalkia behar bezala itxi
dela.