Bateria kargatu
Bateria fabrikan kargatzen da partzialki. Telefonoak bateria gutxi duela adieraziz
gero, jarraitu pauso hauek:
1 Konektatu bateria hormako hartune batera.
2 Konektatu kargagailua telefonora.
Lehen urratsak 23
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
3 Telefonoak bateria beteta dagoela adierazten duenean, deskonektatu
kargagailua telefonotik eta, ondoren, hormako hartunetik.
Bateria ez da denbora jakin batez kargatu behar eta kargatzen ari den bitartean ere
erabil dezakezu. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Aholkua: Deskonektatu kargagailua entxufetik erabiltzen ari ez bada. Entxufera
konektatutako kargagailu batek argi-indarra gastatzen du, telefonora konektatuta
ez badago ere.