Nokia 5530 XpressMusic - Sarbide kodeak

background image

Sarbide kodeak

PIN edo PIN2

kodeak
(4-8 digitu)

Honek SIM txartela baimenik gabeko erabileratik babesten

du, edo zenbait eginbide atzitzeko eskatzen du.
Gailua ezar dezakezu PIN kodea eska dezan pizten duzunean.
Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, edo kodeak

ahaztu bazaizkizu, jarri harremanetan zerbitzu-

-hornitzailearekin.
Kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, kodea

desblokeatu behar duzu PUK edo PUK2 kodearekin.

PUK edo PUK2

kodeak
(8 digitu)

Blokeatutako PIN eta PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoa da.
SIM txartelarekin jaso ez baduzu, jarri zerbitzu-

-hornitzailearekin harremanetan.

IMEI zenbakia
(15 digitu)

Zenbaki hau sarean dauden baliozko gailuak identifikatzeko

erabiltzen da. Lapurtutako gailuak, adibidez, blokeatzeko

ere erabil daiteke.
IMEI zenbakia ikusteko, markatu *#06#.

Blokeo-kodea

(segurtasun-kodea)
(gutxienez 4 digitu

edo karaktere)

Blokeo-kodeak gailua erabilera baimendu gabearen kontra

babesten lagunduko dizu.
Gailua konfigura dezakezu zerorrek zehaztutako blokeo-

-kodea eska dezan.
Gorde kodea ezkutuan, leku seguru batean eta telefonotik

urrun.

Laguntza bilatu 15

© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Kodea ahazten baduzu eta gailua blokeatuta badago, gailuak

laguntza teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak aplika

daitezke, eta gailuko datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri Nokia Care

puntuarekin edo gailuaren saltzailearekin harremanetan.