Bateriaren iraupena luzatu
Telefono honetako funtzio batzuk bateria erabilera areagotzen dute eta, ondorioz,
bateriaren iraupena murrizten dute. Bateria aurrezteko, kontutan izan honako hau:
•
Bluetooth konexioa erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzio batzuk erabili
bitartean hondoan funtzionatzea ahalbidetzen duten funtzioek, bateriaren
beharra areagotuko dute. Desaktibatu Bluetooth konexioa behar ez duzunean.
•
Hari gabeko WLAN konexioa erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzio
batzuk erabili bitartean hondoan funtzionatzea ahalbidetzen duten funtzioek,
bateriaren beharra areagotuko dute. Telefonoaren WLAN konexioa desaktibatu
egiten da konektatzen ari ez denean, sargune batetara konektatuta ez
dagoenean edo eskuragarri dauden sareak bilatzen ari ez denean. Bateriaren
erabilera are gehiago murrizteko, telefonoak hondoan sareak ez bilatzea edo
sareak ez horren sarri bilatzea aukera dezakezu.
•
Konexio ezarpenetan
Pakete-datuen konexioa
>
Eskuragarri denean
aukera gisa ezartzen baduzu eta datu-pakete estaldurarik (GPRS) ez badago,
telefonoa etengabe saiatuko da datu-pakete konexio bat ezartzen.
Telefonoaren bateriaren iraupena areagotzeko, aukeratu
Pakete-datuen
konexioa
>
Behar denean
.
•
Mapak aplikazioak mapa berrien informazioa deskargatzen du mapako eremu
berrietara mugitzen zarenean, honek bateriaren kontsumoa areagotzen
duelarik. Mapa berrien deskarga automatikoa galeraz dezakezu.
16 Laguntza bilatu
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
•
Zure eskualdean telefonoak jasotzen duen sarearen seinalea asko aldatzen
bada, telefonoak eskuragarri dauden sareak bilatu behar ditu behin eta berriro.
Horrela, bateriaren kontsumoa areagotzen da.
•
Pantailaren argiak bateriaren kontsumoa areagotzen du. Pantailaren
ezarpenetan, pantailaren argitasuna egoki dezakezu eta argiaren denbora-
-muga alda dezakezu, tarte honen ondoren pantaila itzal dadin. Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Pantaila
>
Distira
edo
Argiaren
iraupena
.
•
Aplikazioak hondoan abian uzten badituzu, bateriaren erabilera areagotuko
da. Erabiltzen ari ez zaren aplikazioak ixteko, eduki sakatuta menu tekla, eduki
hautatuta aplikazioa, eta hautatu
Irten
. Aplikazio guztiek ez dute aukera hau
onartzen.