WLAN konexioak
Hari gabeko LAN (WLAN) konexio bat erabili ahal izateko Interneteko WLAN sargune
bat (IAP) sortu behar duzu. Erabili sargunea Internetera konektatu behar diren
aplikazioentzako.
WLAN Interneteko sargunea erabiliz datuen konexio bat sortzen duzunean, WLAN
konexio bat ezartzen. WLAN konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa
amaitzen duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu paketea aktibatuta dagoenean.
WLAN sargune batera soilik egon zaitezke konektatua aldi berean, baina aplikazio
askok Interneteko sargune bera erabil dezakete.
Telefonoa deskonektatuta profilean badago WLAN ere erabil dezakezu (eskuragarri
badago). Gogoratu segurtasun baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla hari
gabeko WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
132 Konexioak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen multimedia sargunearen kontrol (MAC)
helbide bakarra egiaztatzeko, ireki markagailua eta idatzi *#62209526#.