WLAN aplikazioari buruz
Hari gabeko LAN (WLAN) konexio bat erabiltzeko, zauden tokian eskuragarri egon
behar du eta telefonoak WLAN aplikaziora konektatua egon behar du. Zenbait WLAN
babestuta daude eta zerbitzu hornitzailearen sarbiderako gakoa behar duzu
konektatzeko.
Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke zenbait herrialdetan.
Frantzian, adibidez, WLAN sareak tokien barruan baino ezin dira erabili. Informazio
gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin.
Konexioak 131
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
WLAN darabilten funtzioak edo atzealdean abiarazita dauden funtzioak erabiltzeak
bateria gehiago kontsumitu eta honen iraupena murrizten du.
Telefonoak ondorengo WLAN funtzioak onartzen ditu:
•
IEEE 802.11b/g eta WAPI estandarrak
•
2,4 GHz-ko abiadura
•
Wired equivalent privacy (WEP) 128 biterainoko gakoekin, Wi-Fi protected
access (WPA) eta 802.1x autentikazio metodoak. Funtzio hauek sareak onartzen
baditu soilik erabil daitezke.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren segurtasuna
hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat
erabiltzeak inor zure datuetan baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.