Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen ditu (sare zerbitzua), GSM sarean
GPRS konexioa, esaterako.
WLAN konexioa ere erabil daiteke. Aldi bakoitzean konexio bakarra egon daiteke
aktibo hari gabeko LAN sare batean, baina interneteko sargune bera aplikazio bat
baino gehiagok erabil dezakete.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat behar da. Sargune mota desberdinak
zehatz daitezke, adibidez:
•
MMS sargunea multimedia mezuak bidali eta jasotzeko
•
Interneteko sargunea (IAP) mezu elektronikoak bidali eta jasotzeko eta
internetera konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu nahi duzun zerbitzuarentzako zein
sargune mota behar den. Datu-pakete konexio zerbitzuei buruzko
eskuragarritasuna eta harpidetzari buruz gehiago jakiteko jar zaitez harremanetan
zure zerbitzu hornitzailearekin.
130 Konexioak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.