
Datuak Bluetooth bidez bidali
Hainbat Bluetooth konexio izan ditzakezu aktibo aldi berean. Adibidez, entzungailu
bateragarri batera konektatuta zaudenean, fitxategiak transferi ditzakezu beste
gailu batera.
1 Bidali nahi den elementua gordeta dagoen aplikazioa ireki.
2 Zoaz elementura eta hautatu
Aukerak
>
Bidali
>
Bluetooth bidez
.
Inguruko Bluetooth gailuen zerrenda agertuko da. Ikonoak hauexek dira:
ordenagailua
telefonoa
audio edo bideo gailua
bestelakoa
Bilaketa eteteko, aukeratu
Utzi
.
3 Aukeratu zein gailutara konektatu nahi duzun.
4 Datuak transferitu aurretik beste gailua uztartu egin behar bada, tonu bat
entzungo da eta kodea eskatuko zaizu. Kode berdina idatzi behar da bi
gailuetan.
Konektatutakoan,
Datuak bidaltzen
agertuko da.
Aholkua: Gailuak bilatzerakoan, zenbait gailuk helbide bakarra erakuts dezakete
(gailuaren helbidea). Telefonoaren helbide esklusiboa bilatzeko, markatzailean,
sartu *#2820#.
Konexioak 143
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.