Bluetoothari buruz
Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko konexioak ahalbidetzen ditu 10
metrotara (33 oin) dauden gailu elektronikoen artean. Bluetooth konexioarekin
irudiak, bideoak, testuak, enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak bidal daitezke,
edo hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen duten beste gailuetara konekta
zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-uhinak erabiliz komunikatzen
direnez, zure gailuak eta besteek ez dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi
gailuak elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea besterik ez da beharrezkoa.
Halere, konexioan interferentziak egon daitezke hormengatik edo beste gailu
elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke martxan aldi berean.
Esaterako, gailua aurikularretara konektatuta badago, aldi berean fitxategiak beste
gailu bateragarri batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: audio banaketa aurreratua, oinarrizko irudiak, gailu
identifikazioa, markaketa sarea, fitxategi transferentzia, sarrera generikoa, audio/
bideo banaketa, objektu generikoen trukea, eskulibrea, aurikularrak, objektuen
bidalketa, telefono zerrendarako sarbidea, serieko ataka eta SIMerako sarbidea. .
Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko operatibitatea
ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri
homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Konexioak 141
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta,
beraz, bateriaren iraupena murrizten dute.