GPS zerbitzuari buruz
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
Kokapena 115
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta
hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen
geometria eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,
oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta
kalitatean eragina izan dezakete. Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea
eraikinen barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait materialekin,
hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta irrati
zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo
nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats batzuk izan ditzake.
Zehaztasuna, GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
GPSan adierazitako koordenatuak nazioateko WGS-84 koordenatu-sistemakoak
dira. Koordenatu horien eskuragarritasuna herrialdearen arabera alda daiteke.