Kokapen informazioa
Telefonoak ez du barneko GPS antenarik. Funtzio hau erabiltzeko, erabili GPS
hartzaile bateragarri bat (osagarria bereizita saltzen da).
Kokapen informazioa automatikoki gehi dezakezu ateratako materialaren
fitxategi-xehetasunetan.
Kokapen-datuak agian ez dira erakutsiko, tokiko autoritateen xedapenak hala
zehazten badute.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kamera
.
Lortutako materialari kokapen informazioa gehitzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Erakutsi GPS-inform.
>
Aktibatua
.
Telefonoak minutu batzuk behar izan ditzake kokapen-datuak lortzeko. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen
erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan dezakete. Kokapen-informazioa duen
fitxategi bat partekatzen baduzu, kokapen-informazioa ere partekatu egiten da,
eta fitxategia ikusten duten hirugarrenek zure kokapena ere ikus dezakete.
Telefonoak sareko zerbitzuak behar ditu kokapen-informazioa lortzeko.
104 Kamera
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Kokapen informazioaren adierazleak:
— Kokapen informazioa ez dago eskuragarri. GPSak lanean jarraitzen du hainbat
minutuz. Satelite konexio bat aurkitzen bada eta adierazleak gisa agertzen bada,
bitarte horretan ateratako argazkiei eta grabatutako bideoklipei GPStik jasotako
kokapen informazioan oinarritutako etiketa gehitzen zaie.
— Kokapen informazioa eskuragarri dago. Kokapen informazioa fitxategiaren
xehetasunetan gehitzen da.