Eduki babestua
Eskubide digitalei buruzko lizentziak kudeatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telef. kudeaketa
>
Segurtasuna
>
Babestutako edukia
.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, beraien jabetza intelektuala
babesteko, copyrights-ak barne. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen
ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu honekin WMDRM 10, OMA DRM
1.0 eta OMA DRM 2.0 teknologiekin babestutako edukiak ikus daitezke. DRM
softwareen batek edukia babestea lortzen ez badu eta edukiaren jabeek hala
nahiko balute, DRM bidez babestutako edukia ikusteko gaitasuna baliogabetu
daiteke. Baliogabetzeak DRM bidez babestutako eduki hori zure gailuan berriztea
debeka dezake. DRM sorftware hori baliogabetzeak ez die eragiten bestelako DRM
motekin babestutako edukiei, ezta babesik gabekoei ere.
Ezarpenak 171
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion
lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentziaren eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Beste transmisio metodo batzuek ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau
edukiarekin batera berrezarri behar da telefonoaren memoria formateatu ondoren,
OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentzia
berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, lizentzia eta
edukia galduko dira telefonoaren memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia
gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentzia edo edukia
galtzeak, zure telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake.
Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM
hori telefonoan sartzen bada bakarrik ikusi ahal izango da.